Zorrotzan euskaraz bizi nahi dugu!

Euskal Herriko euskaldun guztiok hurrengo abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu eta euskara goretsi egingo dugu, gure hizkuntzarekiko konpromisua eta maitasuna urteko 365 egun guztietan zehar eman arren.

Gure Lurra Elkartetik abenduaren 2an hainbat jarduera burutuko ditugu, gure gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzeko goiz dibertigarri bat pasatzen dugun bitartean. Eguna hasteko, Aisialdi Zentruko partaideek, “gure nahia” abestiaren lipdub sortuko dugu. Ondoren, pilak berriz kargatzeko txokolatadatailer bat prestatuko dugu! Azkenik, auzoko ume guztientzat irekita egongo den “Musika galduaren bila” antzerkira bertaratuko gara, goizari amaiera emateko.

Izen ematea: Jarduera hauetan parte hartzeko gure lokaletan izena eman behar duzu asteartetik (azaroak 28) ostiralera arte (abenduak 1) arratsaldeko ordutegian.

Ordutegia:

  • Lipdub: 10:30 – 11:45
  • Txokolatada tailerra: 11:45 – 12:30
  • Antzerkia: 13:00 -14:00

Prezioa:  Dohain

ZURE ZAIN GAUDE! GORA EUSKARA!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: