Zorrotzako jaiak 2017

Jaiak, gureak eta guztionak!

Badatoz auzoko jaiak, ondo pasatzeko eta kaleak girotzeko momentua.

Urtean zehar egiten dugun lan guztia borobiltzeko unea, giro jaitsuan lan egiten jarraitzeko.  Auzoak merezi dituen jarduera guztiak  prest daude. Gure esku dauden baliabide guztiak agerraraziz haur eta gazteentzako ekintza  bereziak prestatu ditugu.

Parte hartzeko aukera inklusiboak bultzatuz, auzoko haur, nerabe eta gazte guztiak etxean ez geratzeko deialdia nahi dugu luzatu. Jaietan ere, beste motatako aisialdia posiblea dela aldarrikatuz.

Gure Lurra osatzen dugun familia guztiaren izenean, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.  Bizi, Gozatu eta Mugi zaitez Auzoko jaien alde!

Begi bat bota jarduera bakoitzeko informazioari eta, beharrezkoa izatekotan, “aurretiko izen-ematea” sakatu formularioa betetzeko. Jarduera guztiak doakoak dira.

Jarduera hau, datorren urriaren 1ean Pirata egunarekin bat etorriz ospatuko da, bikoteka eman behar da izena. Bikotea  (2006 eta 2010 urte bitartean) jaiotako haur bat eta heldu arduratsu batez osatuta egongo da. Zorrotzako Gazte Triatloi kluba  eta Gure Lurra Elkarteak antolatutako ekintza da hau, eta izena emateko modu bakarra, “aurretiko izen-ematea” botoian sakatu ondoren zabalduko den formularioa betetzea da. Sirgueras kaitik aterako diren 3 txanda egongo dira, 11:00, 12:00 eta 13:00etan. Formularioa betetzerako momentuan, ordutegietako bat aukeratu behar duzu, plazak ahitu ahala, ordutegiak aukeratzeko aukera txikiagotzen joango dela kontuan edukiz. Bete ezazu formulario lehenbailehen!

Urriaren 1ean Sirgueras Kaira (Zorrotza-Olabeaga paseoaren hasiera) hurbildu eta kontrol mahaitik pasa behar duzue, (zuk formularioan aukeratutako ordutegia) baino 15 minutu lehenago. Beharrezkoa da bainujantzia, eskuoihala, arropa lehorra eta txankletak eramatea. Jarduera bertan behera geratzekotan (errukigabetasun meteorologiko edo beste modukoak) egotekotan jardueraren aurreko egunean abisatuko dizuegu.

Gogora ezazu zure mozorro edo osagarri piratak ekartzea. KADAGUAKO PIRATAK, NERBIOIAN ABORDATZERA!

Zalantzarik baduzu, deitu 615 78 33 50 telefonora.

Jarduera hau, datorren urriaren 1ean Pirata egunarekin bat etorriz ospatuko da eta 2005 urte baino lehenago jaiotako nerabe eta gazteentzat zuzenduta dago ( derrigorrez igeri egiten jakin behar da).  Zorrotzako Gaztegunea, Zorrotzako Gazte Triatloi kluba y Gure Lurra Elkarteak antolatutako ekintza da hau, eta izena emateko modu bakarra, “aurretiko izen-ematea” botoian sakatu ondoren zabalduko den formularioa betetzea da.

Sirgueras kaitik aterako diren 3 txanda egongo dira, 11:30, 12:30 eta 13:30etan. Formularioa betetzerako momentuan, ordutegietako bat aukeratu behar duzu, plazak ahitu ahala, ordutegiak aukeratzeko aukera txikiagotzen joango dela kontuan edukiz. Bete ezazu formulario lehenbailehen!

 

GARRANTZITSUA: deskargatu hemen  parte hartzeko beteta eta sinatuta aurkeztea derrigorrezkoa den  guraso edo tutorearen baimena. Aipaturiko baimena kontrol-mahaian aurkeztu behar izango da jardueran parte hartu baino lehen. Baimena ez aurkeztekotan, jarduera egitea ez da posiblea izango.

Urriaren 1ean  Sirgueras Kaira (Zorrotza-Olabeaga paseoaren hasiera) hurbildu eta kontrol mahaitik pasa behar duzue, (zuk formularioan aukeratutako ordutegia) baino 15 minutu lehenago. Beharrezkoa da bainujantzia, eskuoihala, arropa lehorra eta txankletak eramatea. Jarduera bertan behera geratzekotan (errukigabetasun meteorologiko edo beste modukoak) egotekotan jardueraren aurreko egunean abisatuko dizuegu.

Gogora ezazu zure mozorro edo osagarri piratak ekartzea. KADAGUAko PIRATAK NERBIOIAN ABORDATZERA!

Zalantzarik baduzu, deitu 615 78 33 50 telefonora.

  • Bitsa festa | Aurretiko izen-ematea ez da beharrezkoa | Dohako jarduera

Bitsa festak irailaren 25 eta 27an ospatuko dira Gure Lurra txoznaren aurrean. Jarduera hau, auzoko txikientzat da eta aurretik izena ematea ez da beharrezkoa. Bainujantzia jantzita etorri,  txankletak eta aldatzeko arropa lehorrak ez ahaztu! Eguraldia kaskarra egotekotan, zare sozialetan plazaratuko dugu festaren data berriak.

Jaien gaineko informazio guztia kontsulta dezakezu hementxe:

Colaboradores / Laguntzaileak: