Zorrotzako Gaztegunea 2022/2023

IZEN EMATEA: KLIKATU HEMEN

Zorrotzako GAZTEGUNEA auzoko gazteak elkar aurkitzeko, harremanak eraikitzeko, edozein motako kontsultak egiteko eta aisialdi denbora osasuntsua eraikitzeko espazioa da; guzti hori eta gehiago ere bai. Gure Lurra Elkarteak kudeatutako espazioa asteazkenetik larunbatera dago irekita (asteazken eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara; ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara)  eta gazteekin batera 2 profesional jarduten dira uneoro, hezitzaile bat eta dinamizatzaile bat.

Gaztegunea proiektu hezitzaile baten baitan oinarritzen da eta hainbat helburu/printzipio lantzen saiatzen da: parte hartzea, berdintasuna, aniztasuna, ohitura osasuntsuak, autonomia, ardura… Horrela, egunerokotasunean jarduera ezberdinez osatutako programazioa jarraitzen da eta gazteei aukera ematen zaie berau moldatzeko eta proposamenak egiteko. Egun guztiak berdinak ez direnez eta energia berdina ez daukagunez, guztiz libreak diren egunak ere planteatzen dira, ulertzen baitugu gazteek bakarrik egoteko eta beren kaxa jarduteko beharra daukatela eta beraien egunerokotasunean nahikoa aldiz esaten zaiela zer egin behar duten.

Gainera, Bilboko Udalaren GAZTEKLUBA programan parte hartzen dugu, non Bilbotik kanpoko eta Bilboko bertako jarduerak antolatzen diren, non  hiriko beste gazte batzuekin harremantzeko aukera sortzen den dantza, eskalada, surfa, bisita gidatuak, zinema eta mota askotariko planak eginez.

Kurtsoa irailaren 15an hasiko dugu eta parte hartzeko izen emateak ondorengo egun eta ordutegian gauzatu ahalko dira: irailak 14 (17:00-20:00).

BERRITASUN GISA: BIZILABE

BIZILABE-ELHUYAR metodologian oinarrituta, Bizilabe ikerketa-zentroan gazteek puntako gaietan eta erronka errealekin egiten dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.

10 urtetik 19 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan gazteek proiektuak eta esperimentuak egiten dituzte beren kasa, behar denean laguntza jasota.

Gazteak ikerketa-proiektuetan eta proiektu teknologikoetan gidatzeko, aditu-talde batek begiraleak eta mentoreak trebatu ditu Bizilaberako propio landu den ‘Bizilabe-Elhuyar metodologian’, genero-ikuspegia eta inklusioa kontuan hartuta.

Parte hartzeko izen emateak ondorengo egun eta ordutegian gauzatu ahalko dira: irailak 14 (17:00-20:00).

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: