Zorrotza Orienting

Argia ikusten hasi gara, normaltasuna deritzon argi hori, baina, zer da normaltasun hori?. Maiatzaren 23 eta 24ean, bizi dugun egoera ikusita eta gure asmo hoberekin , jarduera dibertigarria proposatzen dizuegu oraingo honetan! Zorrotzan zehar Orienting froga egiteko aukera eman dizuegu. Parte hartzaileok puntu batzuk markatuta dituen mapa bat jasoko duzue, eta puntu horietan, Gure Lurra-ko begiraleen normaltasun berriaren 10 gakoak aurkitu beharko dituzue. Gako horiek guretzako benetan garrantzitsuak diren gauzei buruzko ahusnarketa zakonak dira, eta, aldi berean, gure ingurunea hobetzea dute helburu. Ziur zuek ere gako guzti horiekin identifikatuta sentitzen zaretela! Oso garrantzitsua da segurtasun-neurriei jarraitzea, horrexegatik jarduera honetara apuntatzean aholku batzuk jasoko dituzue, jarduera egin bitartean dena ondo joan dadin.

 

Anima zaitezte parte hartzera! Normaltasun berri bat posible da!

Eguna: maiatzak 23 (larunbata) eta maiatzak 24 (igandea)

Ordutegia: Goizeko 12:00etatik, arratsaldeko 18:00etara (bakoitzak nahi duenean egin dezake)

Izena emateko: Asteazkenetik (maiatzak 13) ostiralera (maiatzak 15). Ez da beharrezkoa bazkide izatea!

Link honen bidez, online: https://www.inscribirme.com/zorrotzaorienting

Plazak: mugagabeak

Prezioa: doainik

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: