Zorrotza eguna: mezuak zabaltzen “Zorrotza positibotasunez”

Urtero bezala, hurrengo ekainak 16 gure auzoko eguna ospatuko dugu, Zorrotza Eguna! Eta nola ez, gure txikitxoei ospakizun honetako parte hartzaileak bihurtu nahi ditugu.

Horretarako, Zorrotzari buruzko gogoeta polit bat burutuko dugu, nola da Zorrotza? Zerk bihurtzen du berezi? Zerbait aldatu beharko genuke? Nola hobetu dezakegu auzoa? … Hausnarketa egin ondoren, gure ideia guztiak mural handi batean idatziko ditugu eta gure auzoko plazan zintzilikatuko dugu, nahi duen guztiak gure ideiak irakurtzeko. Gainera, gure muralean tokitxo bat utziko dugu auzoko beste edozein pertsona, txiki zein handi, norberaren gogoeta egiteko aukera izateko.

Goizarekin amaitzeko, Kantu Kolore antzerki musikala ikusiko dugu!

Izena emateko epea, gaurtik; asteartea (ekainak 12), ostiralera arte (ekainak 15) izango da. Arratsaldeko ordutegian (17:00 – 21:00) AUZOKA lokaletan (frontoiaren atzeko aldean).

Anima zaitezte parte hartzera! Primeran pasatuko dugu!

Eguna: 2018ko ekainaren 16a

Ordutegia: 11:00 – 13:30 (antzerkia amaitu arte)

Prezioa: dohainik

Plaza mugatuak daude

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: