Aisialdi Zentroa hasiko da Azoka Parkean egingo den festa batekin

Zorrotzako jaiez disfrutatzen dugun bitartean, Aisialdi Zentroaren itzuliari buruz hitz egiteko unea heldu da.

Urtero bezala, pilak kargatuta eta txikiekin gozatzen jarraitzeko ideia askorekin gatoz. Hezigarriak, dibertigarriak eta bakarrak izango diren jarduerak, aisialdia, gozameneko eta esperientzia berrietako espazioa bilakatzeko asmoarekin.

Asteburuko (larunbat edo igande) jarduerekin hasten gara, 8 urte baino gehiago dituzten neska mutilei Zorrotzako Mendizaleak antolatzen dituen irteeretara etortzeko gonbita luzatzen diegu berriz, eta udaberrian eta udan egingo diren kanpalekuak gogorarazten dizkizuegu.

Datorren ostiralean, urriak 6an 18etatik aurrera, Azoka Eremuko parkean, ikasturtearen hasiera jaia ospatuko dugula jakin behar duzue. Magia ikuskizuna, tailerrak… etab. izango ditugu.

Jaira auzoko neska mutil guztiek, aurrez inskribatzeko beharrik gabe, ahal dira gerturatu. Bertan, informazio puntu baten egongo da, nahi duenak, izen emate orriak bereganatu ditzan. http://www.gurelurra.org/ctl,  jasotzeko aukera ere badago.

Beti bezala, ikasturtearen bazkide izateko kuota (30€) ordaindu ondoren, izen emateko orria Gure Lurra lokaletara eraman behar da, bankuko egiaztagiriarekin batera. (Asteartetik larunbatera, 17:00tik 20:00etara)

Zuen guztion zain egongo gara!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: