UDA 2020. Auzo Udalekuak Zorrotzan

Ziuraski, zuetako askok, etxeko egonaldi luze honetan, hau guztia amaitzen denean zer egingo duzuen pentsatu besterik ez duzuela egiten. Zer iruditzen zaizue guztiok batera konfinamenduaren amaiera #Zorrotza-ko Auzo Udalekuetan ospatzea? (2006 eta 2016 urteren artean jaiotako neska mutilentzat). 

Zorrotzan egingo dira ekaineko azken astean eta uztaileko bi lehenengo asteetan. Oinarrizkoa Zentroa Zorrotzako Institutua izango da, hala ere Zorrotzako beste toki batzuk ere erabiliko ditugu (Kiroldegia, Auzo-etxea, Kimuak …).  Nagusien taldea, izango da espazio horiek gehien erabiliko dutenak. Bertan, ekintza desberdinen bitartez sormena, autonomia, balioak, gorputzaren adierazpena … landuko dugu.

Parte hartzaileek aste bakarra, bi edo hiru parte hartzeko aukera izango dute, aste jarraian nahiz txandaka, eta jantokiko zerbitzuarekin edo ez.

Jantoki  zerbitzura izena ematen duten neska mutilentzako ordutegia hurrengoa izango da: sarrera (malgua) 9:00etatik – 9:30etara eta irteera 15:00etan. Aurten, egun solteetan jantokian izena emateko aukera dago. Horretarako, astero lehenengo egunean (astelehenean) zein egunetan jantokira geratuko den/diren abisatu beharko da. Jantokira geratzen ez direnak ordutegia hurrengoa izango da: sarrera (malgua) 9:00etatik- 9:30etara eta irteera 13:00etan.

Gainera, aurten goizeko gela izango dugu (8:00etatik 9:00ak arte).

Parte hartzea nahi baldin baduzue izena ematea egin dezakezue apirilaren 14tik 22ra. Bai online plataformatik hurrengo estekan sakatzen: https://bit.ly/2xSKiS5 (datuak bete eta ordaindu zure txartelarekin) bai telefonoz,  615 78 33 50 telefono zenbakira deitzen goizeko 9:00etatik 12:00ak arte (eskatuko dizuten datuak eman eta transferentzia edo diru sartzea Laboral Kutxako zenbaki honetan  ES15 3035 0123 23 123 0003797 (izena eta parte-hartzailearen deiturak adieraziz). Udalekuak, koronabirusaren ondorioz bertan behera geratuz gero, zenbateko osoa itzuliko da. 

Informazio osoa liburuxka honetan

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Colaboradores / Laguntzaileak: