Uda 2020. Zorrotzako Auzo Udalekuak

Datorren ekainaren 22an hasiko dira Zorrotzako Auzo Udalekuak. Asko pozten gara, zailtasunak zailtasun, azkenean aurrera egin ahal izan dutelako. Aurten, inoiz baino gehiago, haurrek uda ludikoa, ikasteko uda eta berdinekin harremana izatea merezi dutelako. Une honetan, lanean ari gara segurtasun-neurri guztiak ezartzeko, Covid-19ren kutsatu eta hedatzearen arriskua saihesteko. Behin inskripzioa eginda, xehetasun gehiago emango dizkizuegu gai honi eta beste batzuei buruz.

Urtero bezala, ekaineko azken astean eta uztaileko lehengo bietan egingo dira. Hala ere, aurten Zazpi Landa Herri ikastetxeak hartuko gaitu, baina auzoko beste gune batzuk ere erabiliko ditugu jarduerak garatzeko.

Udalekuak 2008 eta 2013 artean jaiotako adingabeei zuzenduta daude, eta aste bat edo bi eman daitezke izena, modu jarraituan edo txandaka, bi modalitate eta ordutegirekin (sarrera eta irteera malguekin):

  • – Bazkarirekin (8.30/9.30 – 14.30/15.00)
  • – Bazkari barik (8.30/9.30 – 13.30/14.00)

Zuen seme-alabak parte har dezaten nahi baduzue, inskripzioa egin dezakezue baina ADI EGON!!; izan ere, esleipenak zuzenak dira, iritsiera-ordenaren arabera, plazak amaitu arte. Beraz, interesatuta bazaudete, egin ezazue lehenbailehen honako esteka honen bidez: www.gurelurra.org/zorrotzauda2020/izenematea edo 615783350 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 11:00etara).

Informazio-diptikoa deskarga dezakezue informazio guztiarekin hemen

Animatu parte hartzera!!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: