Uda 2019. Auzo udalekuak Zorrotzan

Aste Santuko oporrekin batera, seguruenik askok udako planei buruz hitz egiten hasi duzue. Gure Lurratik aisialdi hezitzailerako bi proposamen antolatu ditugu eta haietan parte hartzera animatu nahi dizuegu.

Alde batetik, eta beti bezala Udako Kanpalekua, aurten Ezkaba (Nafarroa) kamping-ean burutuko dena. Jakingo duzuenez, Udako Kanpalekuak intentsiboak dira, hau da, 10 egun eta 9 gau irauten dute eta normalean uztailaren bigarren hamabostaldian egiten dira Penintsulako edozein lekutan.

Beste alde batetik, Hiriko Udalekuak ditugu (2005 eta 2015 urteren artean jaiotako neska mutilentzat). Zorrotzan egingo dira ekaineko azken astean eta uztaileko bi lehenengo asteetan. Oinarrizkoa Zentroa Zorrotzako Institutua izango da, hala ere Zorrotzako beste toki batzuk ere erabiliko ditugu (Kiroldegia, Auzo-Etxea,Ortua…).  Nagusien taldea, izango da espazio horiek gehien erabiliko dutenak. Bertan, ekintza desberdinen bitartez sormena, autonomia, balioak, gorputzaren adierazpena… landuko dugu.

Parte hartzaileek aste bakarra, bi edo hiru parte hartzeko aukera izango dute, aste jarraian nahiz txandaka, eta jantokiko zerbitzuarekin edo ez.

Jantoki  zerbitzura izena ematen duten neska mutilentzako ordutegia hurrengoa izango da: sarrera (malgua) 9:00etatik – 9:30etara eta irteera 15:00etan. Jantokira geratzen ez direnak ordutegia hurrengoa izango da: sarrera (malgua) 9:00etatik- 9:30etara eta irteera 13:00etan.

Gainera, aurten goizeko gela izango dugu (8:00etatik 9:00ak arte).

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: