Aisialdia, zuk bera izateko denbora

Denak hasiera eta amaiera dauka, horregatik ikasi behar dugu garrantzitsuena bi puntu hauen artean dugun bidea dela. Uda bukatzen da eta harekin ikasturte berri bat hasten da, non txikiek hazten eta ikasten jarraituko dute.

Berriro ordutegiarekin zoratzeko momentua, berriro gure seme-alaben heziketa osatzeko alternatibak bilatzera…

Baina lasai egon gaitezke, urrunago joan gabe, gure auzoan bertan aurki dezakegu alternatibak gure seme alaben garapen integrala lantzeko.

KULUNKAGUNEA espazioa alternatiba hauetariko bat da. Pasaden urtean dinamizatzen hasi zen Basurtuko Udaltegian. Oraingoz, baliabideak direla eta, bakarrik astelehen eta asteazkenetan irekitzeko aukera daukagu, arratsaldeko 17:30tik 19:30tara.

2008tik 2011rarte jaiotako umeei zuzendutako espazio honetan, aisialdian hezitzeko aukera izango dute hainbat eskulan eta dinamiken bitartez.

Bigarren urte honetan lantaldeak 11 kidez osatuta egongo dira, talde bat egun bakoitzarako. Izen emateko prozesua presentziala izango da. Zankoetako Udaltegira hurbildu eta izen emateko orria bete beharko duzue, hala ere, gure web orrian deskarga dezakezue orria eta Zankoetara eraman. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu Kulunkaguneko hezitzaileari telefono zenbaki honetara 670654573 (Sergio).

Asialdia ezinbestekoa da gure identitatea garatzeko eta gizartean bizi ahal izateko, horrexegatik baloreen heziketa gure helburu nagusia da,  horaingo umeek biharko helduak izango dira eta.

Informazio +ago

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: