¡TALLER DE HALLOWEEN TERRORÍFICO!/GAU BELTZA BELDURGARRIAREN TAILERRA! 🎃

IZEN-EMATEA: KLIKATU HEMEN

GAU BELTZA BELDURGARRIAREN TAILERRA!

Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Eta zuek, zer ospatzen duzue? 

Egunerokoarekin hautsi eta bestelako bizipenak izateko aukera eskaintzen digute jaiek. Elkarrekin ospatuta, gainera, kohesio soziala indartzeko tresna baliotsua dira, komunitatea sortzekoa. Jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta, berreskuratzeko bidea abiatu duen jai baten zabalpenean akuilu izan nahi du Euskaltzaleen Topaguneak: Gau Beltza edo Arimen Gaua bezala ezagun egiten ari den jaia hain zuzen.

Aurten ere, azken finean, gure Gau Beltzaren jardueraz goza dezakegu, eta horretarako zuen laguntza beharko dugu, egun hau beldurgarria izatea nahi baitugu.

Jardueraz betetako goiza izango da, eta sukaldeaz gozatuko dugu; bonboi beldurgarriak prestatuko ditugu, lanpara bat apaindu egingo dugu eta aurpegi makillajeaz gozatuko dugu, baita egun berezi honekin lotutako jolasez disfrutatuko dugu ere.

Jarduera honetaz gozatu nahi baduzu, eman izena urriaren 20tik (osteguna) urriaren 26ra (asteazkena, 19:00-ak baino lehen), 17:00etatik 20:00etara (asteazkena eta osteguna) Gure Lurran ditugun lokaletan (Fray Juan 33), 17:00etatik 21:00etara (ostirala eta larunbata) edo estekaren bidez: https://gurelurra.playoffinformatica.com/actividad/20/TALLER-DE-HALLOWEEN-TERRORIFICO-GAU-BELTZA-BELDURGARRIAREN-TAILERRA/

Data: Urriak 29, larunbata

Ordutegia: 11:00-14:00h

Doakoa

Beharrezkoa: Ondo pasatzeko gogoa!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: