Familientzako irteera Pasaiara, gure historiaren olatuetan nabigatu dezagun.

Pasaden urtean Peruharri museoan gure herriak lurrarekin eta harriekin duen lotura ikusteko aukera euki genuen, baina Euskal Herriaren historia ez dago soilik lurrari lotuta, itsasoari baitaere. Gure kostaldearen zabalkuntza dela eta itsasoaren garrantzia gure kulturan oso nabarmena da.

Betidanik entzun izan ditugu marinelei buruzko istorioak eta nola gure kostaldeko portutik ateratzen ziren urruneko lurren bila. Gehien bat baleen bila itsasoratzen ziren baleontzien istorioak entzuten ziren.

Pasaian eraikitako San Juan baleontzia, Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da. Euskal ontzigintza industriaren garrantziaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bay-n, hondoratu zen 1565ean.

2013tik ALBAOLA Ontziola historia beeraikitzeko nahian dabil, San Juan baleontziaren berrereikuntzaren bitartez.
Egun horretan ontziola bisitatzeaz gain, Pasaia herria ere ikusteko aukera izango dugu. Bisitaren ondoren itsasontzi bat hartuko dugu Pasaiako itsasadarra pasatzeko Pasai Donibanera, eta han San Juan hondartzara joango gara jateko eta bainu bat hartzera.

Info + San Juan baleontziari buruz: http://www.albaola.com/eu/site/historia-partekatua

Izena emateko epea, gaurtik; asteartea (ekainak 12), ostiralera arte (ekainak 15) izango da. Arratsaldeko ordutegian (17:00 – 21:00) AUZOKA lokaletan (frontoiaren atzeko aldean).

Eguna: 2018ko ekainaren 24an

Ordutegia: 9:15 tl 17:30tara

Precio: Pertsona 1: 8€
2 Pertsona: 15€ (7,5€)
3 Pertsona: 21€ (7€)
4 Pertsona: 26€ (6,5€)

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: