Gasteizko izotz pistarako irteera!

Aisialdi taldeko neska mutilek hurrengo urtarrilaren 26an Gasteizko Izotz pistara joateko aukera izango dute. 

Hurrengo urtarrilaren 26an, larunbata, Gasteizko izotz pistara joango gara egun on bat pasatzera, elkar jolasten, patinatzen… Ondoren bazkaltzeko eta jolas dibertigarri batzuk egiteko, Gazteizeko Salburu parke naturalara joango gara.

Oso garrantzitsua izotzan egoteko arropa egokia eramatea, aldatzeko arropa ekartzea eta bazkaltzeko bokata derrigorrezkoa baita!

Oharra: eskularruak eraman!

Izana emateko epea, datorren asteazkenetik (urtarrilak 23), ostiralera arte (urtarrilak 25) izango da. Beti bezala, arratsaldeko ordutegian, Gure Lurrako lokaletan (Fray Juan 33). Arin plaza mugatuak daude!

ANIMATU GOIZ DIBERTIGARRI BAT PASATZERA!

Eguna: 2019ko urtarrilak 26

Ordutegia: 09.00H-17.00H

Prezioa: 6 €

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: