2020 Udaberriko eta Udako kanpementuei buruzko bilera

Beti bezala, zuen iritziak eta proposamenak ezinbestekoak dira kurtsoan zehar aurrera eramaten ditugun jarduera guztiak era egokienean burutzeko, noski, udalekuak barne.

Jakin badakizue, azken urte hauetan, zorionez, bazkide askok izan zarete gure kanpamentuetan parte hartzeko gogoa izan duzuenak, eta horregatik ezin gaitezke egon harroago, bertan, gugan daukazuen konfiantza islatzen delako. Baina, dakizuenez, kanpamentuak aurrera eramaten ditugun hezitzaileok bolondresak gara, hori dela eta, batzuetan eskaerari erantzun egoki bat ematea ez da hain erraza.

Egoera honen ondorioz, kurtsoan zehar gure programetan parte hartzen duten bazkideei kanpamentuetara joateko lehentasuna eman nahi diegu, eta horretarako, pasa den urtean bezala, kurtso honetan zehar irizpide desberdinak kontuan hartuko dira.

Alde batetik, AISIALDIKO KLUBAN parte hartzen duten neska-mutilek, bazkide PARTE HARTZAILEAK gogoan hartzeko, behintzat 5 jardueretan parte hartu beharko dute, Aste Santuko kanpamentuko inskripzioak hasi baino lehen eta 10 jardueretan udako kanpamentuko inskripzioak hasi baino lehen. Gainera, zuen proposamenak entzun ondoren, aurten, jarduera horien artean, mendiko irteerak ere kontutan hartuko ditugu, igandetan burutzen ditugunak. Gainera, gogoratzen dizuegu, Aisialdiko Kluban bazkide izateko abenduaren azken astera arte aukera daukazuela.

Beste alde batetik, GAZTEGUNEko bazkideekin elkartu nahi dugu, haiekin bazkide PARTE HARTZAILEA izateko irizpideak zeintzuk diren adosteko, eta horrela haiek ere kanpamentuetan lehentasuna eduki ahal izateko.

Hori dela eta, hurrengo ostiralean, azaroak 15, arratsaldeko 18:00etan GAZTE guztioi gonbidatzen eta animatzen zaituztegu batzarrean parte hartzera, zuen iritzia ezinbestekoa delako, jakin baitakigulako guztion artean ideia ikaragarriak adostuko ditugula!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: