Aisialdi zentroa

NOLA EMAN IZENA AISIALDI ZENTROAN

Aisialdi Zentroko bazkide ohia bazara, izena emateari buruzko informazioa irailaren erdialdean helduko zaizu. Hala ere, oraindik gure taldean parte hartu ez baduzu, pasa zaitez gure lokaletatik (Fray Juan kaleko 33. zenbakian) izena emateko orria hartzeko.

Gogora ezazu izena emateko epea urriaren erdialdean HASIERA JAI batekin hasten dela Zorrotzan eta abenduaren 31an bukatzen dela. Bazkide-kuota 30€koa da kurtso bakoitzeko. Izena emateko bankuko abonu-agiria ekarri beharko duzu.

Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen edo jarri gurekin harremanetan:

Gure Lurra Elkartea – ctl@gurelurra.org

Fray Juan , 33 –  Zorrotza

615 78 33 50 / 94 497 14 57

Deskarga ezazu hemen izen-emateko orria

Colaboradores / Laguntzaileak: