ALDAPREST proiektua (Gaztekluba ideiak)

Mezu honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu, Zorrotzan, Gazteguneko gazte talde bat proiektu berri bat gauzatzen ari garela, eta zuen laguntza behar dugula.

Aldaprest proiektua, gaur egun hain garrantzitsuak diren gai desberdinak (aldaketa klimatikoa, genero berdintasuna, sexu eta genero dibertsitatea …) bistaratzeko eta gizartea kontzientziatzeko helburuarekin gauzatu dugu. Gainera, proiektua plastikoen gehiegizko kontsumoarekin eta kutsadurarekin erlazionatuta dago. Hori aldatzea nahi dugu, baina horretarako, guztion laguntza behar dugu. Gazteguneko gazteok, eta Zorrotzan parte hartu nahi duzuen artean, bildutako hondarrekin (latak, plastikozko tapoiak, txapak, beirazko ontzien tapak …) eskulturak eta muralak burutuko ditugu Zorrotzako auzotik eskegitzeko. 

Proiektu hau aurrera eramateko gure asmoa zen Zorrotzako saltokietara joatea eta haien laguntza eskatzea, hondakinen bilketa egiteko, baina, egoera ikusita, zuei ere laguntza eskatzen dizuegu, Zorrotzako familiei, zeregin horretan parte hartzeko. Laguntzeko aitzakiarik ez dago, denbora asko daukagu eta lan erraza da. Gainera, pentsa ezazue gure proiektuari lagundu baino askoz ere garrantzitsuena egiten ari zaretela: naturari eta planetari lagundu. 

Nola lagundu dezaket?

  • Hurrengo hondakinen bilketan parte hartzen: latak, plastikozko tapoiak, txapak, beirazko ontzien tapak … (entregatzerakoan ahalik eta garbien egon behar dira). Ohikotasunera bueltatzen garenean hondakinak entregatu ahal izango dira Zorrotzako Gaztegunean.
  • Eskulturen edo muralen sorkuntzan parte hartzen. (Aurrerago abisatuko dugu).
  • Mendiko eta hondartza hondakin bilketako irteeretan parte hartzen.  (Aurrerago abisatuko dugu).

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Colaboradores / Laguntzaileak: