Kilima, familientzako gunea

Kilima, 0-5 urte bitarteko umeak dituzten familientzako jolas librerako gune berria da, Gure Lurra Elkarteak sortua.

Zer da konkretuki?

Jolas librerako eta gurasotasun positiboa sustatzeko gunea. Familientzako topagunea izatea nahi dugu, seme-alabekin jolaserako denbora partekatzeko, beren interesak eta beharrak behatzeko eta haien garapen prozesuan laguntzeko.

Jolas librerako gunea eskaintzen dizuegu, kalitatezko materialez hornitua eta umeen beharrekin eta erritmoekin errespetuzkoa. Gurasotasun positiboa sustatzeko tailerrak eta formakuntzak eskainiko ditugu ere.

Zure familiarekin Kiliman parte hartzea guztiz dohakoa da. Tailerretan eta formakuntzetan

Parte hartzeko kantitate sinboliko bat eskatuko da.

Norentzat eta noiz?

Kilima 2014-tik aurrera jaiotako haurrentzat eta haien familientzat da eta astelehenetan  17:00tik 19:00etara eta astearteetan eta asteazkenetan 17:00tik 20:00etara,  Auzoka komunitate zentroan dago zabalik.

Parte hartzeko, zatoz Kilimara nahi duzunean edo eskatu izen-emate orria Auzoka komunitate zentroan (arratsaldez).

Colaboradores / Laguntzaileak: