Basurtuko Haurgune eta Kidegunea

Haurguneak eta Kideguneak Bilboko Udaletxeak Bilboko zenbait Barrutitan eskaintzen dituen haur-programak dira. 8. Barrutian 2 gune daukagu programa hauek dinamizatzeko: bat Zorrotzan (Fray Juan 33) eta beste bat Basurtun (Zankoeta 1)

Bi programek 5 eta 8 urte arteko haurrentzat (Haurgunearen kasuan) eta 9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzat (Kidegunearen kasuan) aisialdi hezitzaile ez formala eskaintzen dute eta programa egituratuak eta adierazpen librea eta sortzailerako jarduerak ditu, umeek aisialdia garapen pertsonala eta sozialarentzako erabil dezaten sustatzeko.

IMG_20151226_135003

Basurtuko Haurgunean 12 plaza eskaintzen dira (asteazkenetan) eta Kidegunean 15 (larunbatetan). Ordutegia arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara da eta euskara da komunikatzeko hizkuntza.

Jarduera guztiak parte hartzaileen adinak kontutan hartuta diseinatu eta moldatu dira. Jarduerek kurtso bakoitzeko egiten den gai zehatz batekin lotura daukate. Azkeneko urteotan, aukeratutako gaiak munduari bira 270 egunetan, artea, asmakizunak eta zientziaren mirariak izan dira.

Dibertigarria, ezta? Ez ezazu galdu! Programa hauetan parte hartu nahi baduzu, erne ibili irailaren hasieran etxera helduko zaizun liburuxkarekin. Zure zain gaude! Nolanahi ere, informazio hau gure web orrian ikus dezakezu eta plaza libreak badaude, kurtsoaren edozein momentutan izena eman dezakezu.

Gainera, oporraldiaren arabera, programa desberdinak eskaintzen ditugu: Gabonetan, Gabongune (5 urtetik 8 urtera) eta Gabonkide (9 urtetik 11 urtera); Aste Santuan, Guneberri (5 urtetik 8 urtera) eta Kideberri (9 urtetik 11 urtera).

PDFa jaitsi

Informazio +ago

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: