Denboraren bankua

8. Barrutiko Denboraren Bankua zerbitzuak denboraren truke eskaintzeko sistema da eta Bilboko 8. Barrutian bizi den eta bere denbora librea besteekin banatu nahi duen edozein emakumek erabil dezake.

Denboraren Bankuan truke unitatea ez da dirua, ohi bezala, baizik eta denbora neurri bat. Gure kasuan, lanordua.

Zerbitzuak beste zerbitzu batzuengatik trukatzeko sistema da. Giza erlazioak eta ekonomia maila ezberdinen arteko berdintasuna sustatzea da bankuaren abantailarik nagusiena.

Bertan, parte-hartzaile bakoitzaren denborak balio bera dauka, sentsu honetan, ez da kontutan hartuko erabiltzailea hasiberria den edo gaitasun handiko aditua den, eta gainera, komunitatearen bizitza suspertzeko era bat da.

Komunitate osasuntsuak eraikitzeko oraineko ekintzak etorkizunean esanguratsuak izango direla kontutan hartu behar da. Kapital soziala lortzeko modurik eraginkorrena elkarrekikotasuna era hedatuago batean sortzea da, horrela, konfiantza eta hiri-konpromisoak automatikoki errepikatuko direlako.

Plataforman sartu

Descarga el tríptico completo aquí

Colaboradores / Laguntzaileak: