Elkarren segidako hamargarren urtez, Zorrotzako EISE eta Gazteguneak, Gure Lurraren laguntzarekin, kulturarteko futbito txapelketa Denok Batera! antolatu dute.

Azoka parkea eta Zazpilanda jokalekuetan maiatzaren 31tik ekainaren 10era  burutuko den futbito lehiaketa hau, duela 10 urte sortu zen jada,  heziketa-alderdi desberdinek zeharka lantzeko asmoz.

Jokoaren bitartez, berdinen arteko erlazio sozialak bultzatzea, gazteak parte-hartze prozesuetan gidatzea eta trebetasun sozialak entrenatzea bilatzen da. Gainera, bizitzako etapa honetan kirola egitea eta bizitza osasuntsua eramatearen garrantzia azpimarratuz.

1997 eta 2004 urte bitartean jaiotako neska eta mutil guztiek maiatzaren 21a baino lehen eman beharko dute izena, bai Gaztegunean bai EISEko lokaletan.

Futbitoa zurea ez bada, ez du axola! Jokoa ondo pasatzeko aitzakia besterik ez da!denok-batera-definitivo (2)

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: