Bagoaz Athletic-en museora!

Hurrengo maiatzaren 19an San Mames-eko museora joango gara. Bertan Athletic-eko objektu zaharrak eta jokalariek erabiltzen zituzten arropak ikusiko ditugu. Gainera, zelaia zapaltzeko aukera izango dugu eta aldagelak ikusiko ditugu, jokalariak bezala sentituko gara! Horretaz gain, argazki batzuk aterako ditugu Athletic-eko garaikurrekin eta haren historia ezagutuko dugu.

Anima zaitezte parte hartzera, primeran pasatuko dugu!

Izena emateko epea, gaurtik, asteazkena (maiatzak 16), ostiralera arte (maiatzak 18) izango da. Beti bezala, arratsaldeko ordutegian 17:00tik 20:00ak arte. Gure Lurrako lokaletan (Fray Juan 33)

Data: maiatzak 19, larunbata

Ordutegia: 9:15 – 13:00

Prezioa: 2 euro

Plaza mugatuak

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: