Bagoaz zinemara, “The Jungle Bunch: oihaneko kuadrilla” ikustera!

Oporrak gogoekin hasteko hurrengo igandean, martxoak 25, Basauriko Sozial Antzokira joango gara “The Jungle Bunch: oihaneko kuadrilla” filma ikustera.

Maurice pinguinoa eta bere lagunak elkarlanean ari dira oihaneko egonkortasuna mantentzeko. Berriz, koala maltzur batek egonkortasun horrekin bukatu nahi du. Guztien artean hainbat abentura biziko dituzte, oihaneko ohikotasunera bueltatzeko.

Izena emateko epea, datorren asteazkenetik (matxoak 21), ostiralera arte (martxoak 23) izango da. Beti bezala arratsaldeko ordutegian 17:00tik 20:00ak arte, Gure Lurrako lokaletan (Fray Juan 33).

ANIMA ZAITEZTE!

Eguna: 2018/03/25

Ordutegia: 10:30tik 14:30ak arte

Prezio: 2 Euro

Plaza mugatuak

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: