Morea gure kolorea! Gure Lurra eta Margotu elkarrekin A25a ospatzeko

Hurrengo larunbatean, azaroak 23, emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna hurbil dela eta, hainbat dinamika egingo ditugu Azoka parkean, Margotu elkartearekin batera. Goizean elkarrizketa txiki batekin hasiko gara, non txikiekin indarkeria mota ezberdinei buruz hitz egingo dugun.

Elkarrizketa bukatzean parkera joango gara, bertan hainbat jolas egingo ditugu eta horrela ikustaraziko dugu nola gure auzoko umeek emakumeen aurkako indarkeri mota guztien aurka daudela. 

Honi bukaera emateko Margotuko emakumeek sortutako manifestua irakurriko da .

Ekar ezazu kolore moreko zeozer, morea gure kolorea!

Ordutegia: 10:30-13:00

Lekua: Azoka Parkean (Gure Lurrako lokaleetan geratuko gara)

Prezioa:  Dohain

Adina: Guztiak

Izen ematea: Azaroaren 20tik 22ra Gure Lurrako lokaleetan.

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: