20. KORRIKA

Apirilaren 6an Korrika Zorrotzatik igaroko da (16.50 inguru) eta prestatzen joateko parte hartu nahi duten Zorrotzako neska mutil guztientzat ekintza berezi bat prestatu dugu, apirilaren 1ean.

11etatik aurrera, Korrikan parte hartzeko jantziak prestatu eta motorrak berotuko ditugu , Herri kirolak egiten. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, horretarako pasa zaitez 30a baino lehen gure lokaletarik. Jarduerak, 2 orduko iraupena izango du.

Eguna: apirilaren 1ean

Izen emateak: Gure Lurra lokaletan martxoak 30 (osteguna) baino lehen (leku mugatuak)

Ordutegia: 11:00-13:00 (Irteera eta buelta Gure Lurrako lokaletan)

Prezioa: dohainik

20. Korrikaren inguruko informazioa guztia: http://www.korrika.eus

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: