Kimuak: alternatiba aktiboa, hezigarria eta naturala

Aire libre edo zabalean egotea gustuko baduzu, natura behatzea eta bertan jolastea, KIMUAK da zure espazioa. Kimuak espazioak, bakarkako erritmoari balioa eman nahi dio. Naturan gertatzen den moduan, gauza bakoitzak bere denbora du.

Kimuak Zorrotzako Futbol Klub-eko zelai zaharrean gauzatuko da. “La Base/Basea” izango da gure jardueren erdigunea, autonomiaren persperktibatik, txikienak izango dira ikasi nahi dutena aukeratuko dutenak, beti ere, espazioan dauden bidelagunak beraien segurtasunaz arduratuko dira eta bizipen ikaskuntzaren bitartez, milaka esperientzia eta emozio bizitzeaz arduratuko dira.

Urriaren azken asterarte eman ahalko duzue izena, Auzoka komunitate Zentroan (frontoiaren atzeko aldean) arratsaldeko 17etatik 21etara.

Jarduera, ostegunetan egingo da, arratsaldeko 17:30tatik 19:30tara. Talde bakarra egongo da, adin nahastuekin, 6urtetik 12rarte (lehen hezkuntzako lehenengo mailatik seigarren mailaraino)

Ikasturte osorako balioa, 70€koa izango da, eta Zorrotzako Mendizaleen irteeretara dohan joateko aukera izango duzue.

Hurrengo asteko urriaren 24an bilera bat egingo dugu Zorrotzako Auzo Etxean, izena eman duzuen guztiontzat, eta informazio gehiago jaso nahi duzuenontzat. Edozein zalantza argitzeko edo galdera erantzuteko prest gaude.

Ikastaldi indibidualizatua, naturala eta euskalduna!! Animatu!!

INFO+

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: