Elkar ezagutzeko jokoak eta elikadura osasuntsua: kurtsoaren lehenengo jarduera

Hasiera jaia eta gero, hurrengo larunbatean, urriaren 21ean, Zorrotzako Aisialdi Zentroaren partaide guztiak kurtsoaren lehengo ekintza ospatzeko elkartuko gara. Jolas dibertigarrien bitartez taldekide berriak ezagutuko gara eta goiza zapore onez bukatzeko merendola osasuntsu bat prestatuko dugu elikadura osasuntsuari buruz hitz egiten dugun bitartean!

10.30-12:00 Ezagutzeko jokoak egingo ditugu eta galdetuko diogu gure buruari nola elikatzen garen.

12.00-13:30 Merendola osasuntsuaren prestaketa

Izena emateko epea,  datorren asteartetik, urriak 17, ostiralera arte, urriak 20 izango da. Beste urteetan bezala arratsaldeko ordutegian, 17:00tik 20:00ak arte, gure lokaletan. Zure zain gaude!

Eguna: 2017ko urriaren 21ean

Ordutegia: 10:30-13:30

Prezioa: Dohain

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: