Zorrotzako 18 eta 25 urte bitarteko hamar gaztek “Initiative Association without borders” elkartearekin batera kolaboratuko du abuztuan, Marokoko Midelt auzoko eskolaren hobekuntza lanetan. Eginkizuna eraikinaren azpiegituran, haurtzaroari eta gaztaroari zuzenduko zaizkien aisialdi ekintzetan oinarrituko da, baita ohitura osasungarriak sustatzeko lanetan ere.
Ekimena, “Zorrotzatik Mundura” egitasmoaren barnean dagoena, Gure Lurra Elkarteak sustatuko du eta bi helburu izango ditu: batetik, gazteen arteko elkartrukea; bestetik, munduko herri zein hirietako eskualde txikiak garatzea. Hala, urtero, ekintza bana egingo dute. 2011n, eta proiektu berberaren testuinguruan, 1.300€ bildu zuten Matsatse Elkarteari laguntzeko xehearekin. Modu horretan, Mozanbiken malaria hedatzearen kontra ezinbestekoak diren moskiterak lortu ahal izan ziren.
Oraingo honetan, eta norbanakoak egin ditzakeen ekarpenez gain, gazteok beraiek egingo dute eskualderako jauzia, aipatutako elkartearen lana bertatik bertara ezagutu eta abuztuan, 3 astez, boluntario lana eskaintzeko.
Datozen hilabeteotan, talde eragileak hainbat ekintza burutuko ditu beharrezkoa den finantziazioa lortzeko. Besteak beste, “Zorrotzatik Mundura” elkartasun-merkatua garatuko dute Zorrotzako Azoka parkean martxoaren 25ean zein 26an.
Animatu eta parte hartu!
- Zer eraman ahal dut?
Arropa, osagarriak, jostailuak, kirol-materiala, liburuak, altzariak, musika, papergintza…
- Non eta noiz eraman ahal ditut gauzak?
Zorrotzako Auzo-Etxean, astelehenetan eta ostegunetan 17:30etik 19:30era, urtarrilaren 9tik otsailaren 16ra bitartean.