Zorrotzako kulturarteko II. topaketa

4.340 kilometro dira, M’bour (Senegal) eta Zorrotza banatzen dituztenak. Mapan duten distantziaz gainera, Senegaleko kultura eta Maroko, Honduras eta Brasilgoa ere presente izango ditugu, Ekainak 22an ospatuko den Zorrotzako kulturarteko II. topaketan.  Espazio hau, trebetasunak elkarbanatzeko, zapore berriak dastatzeko izango da, baina batez ere, poztasun eta irribarrez betetako espazioa.

Ziur gaude emozio hauek ez direla parkean bertan geratuko, mugak zeharkatuko dituztela boluntario talde baten eskutik, “Zorrotzatik Mundura” goiburuaz, Tusitala eta Gure Lurra-ren elkarlanarekin. Oraingo honetan talde honek, abuztuan Senegaleraino bidaiatuko dute, M’Bour hiri arrantzalera hain zuzen ere. Bertan, hainbat jarduera aurrera eramango dituzte, goizetan 15 egunen zehar auzoko neska mutilentzat kanpamentu bat burutuko dute, eta arratsaldez, “Vivre Ensemble” umezurztegiarekin kolaboratuko dute beharrezkoa den laguntza osoa emanez.

Proiektuaren xedea, kultura eta auzoen arteko lotura sortzea da, pertsonen artekoa. Horregatik, esperientzien hartu-emanen edizio berrian parte hartzera animatzen zaituztegu eta nork bere harri-koskorra ekarriz, Senegalen elkarlanean egongo garen Creando Futuros elkarteari laguntza emanez. Elkarte honi buruz informazio gehiago eskuratzeko: http://creandofuturos.org/

Anima zaitezte eta parte hartu!!

 

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: