GURE PIRATAK! Goazen altxorraren bila Bizkaia Park abentura-ra!

Hurrengo abenduaren 23an Gure Lurrako neska eta mutil guztiok, pirata munduan murgiltzeko aukera izango duzue BIZKAIA PARK ABENTURAN! Zuhaitzetara igo, faro baten gainean jarri, piraten sareetatik ihes egin, txirristatik jaitsi…

Egunari aurre egiteko, bokata goxoa eraman behar duzue. Horrez gain, noski, ondo pasatzeko gogoak!

Izana emateko epea, datorren asteartetik (abenduak 19), ostiralera arte (abenduak 22) izango da. Beti bezala, arratsaldeko ordutegian, 17:00tik 20:00ak arte, Gure Lurrako lokaletan (Fray Juan 33). Arin plaza mugatuak daude!

Eguna: 2017/12/23

Ordutegia: 10:30etatik 16:00ak arte.

Prezioa: 5€

Beharrezkoa: Bokata

ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA!    

    

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: