Gure Lurrak 30 urte betetzen ditu

Ospatzeko urtean gaude eta laster 30 urte betetzen ditugula ospatzeko antolatzen ari garen ekimenak ezagutzera emango ditugu. Ofizialak diren 30 urteak ospatuko ditugu, nahiz eta, gure historiaren errepasoa eginez, 1986. urtea baino lehen gertatutako oroipen eta pasadizoak existitzen diren. Argi daukaguna, ospakizun itzela izango dela eta gurekin tarte bat partekatu nahi duzuen guztiekin ospatuko dugula da.

Oraingoz Gure Lurran eta Auzoan bere hazia utzi zuten eta, bere lanari esker, 2016. urte honetaraino iristea baimendu diguten monitore batzuk topatu ditugu. Hazi horietako bakoitza aipamenaren eta ospakizunaren mereziduna da eta hori guztia Ainhoak diseinatutako logo honetan islatu nahi izan dugu 😉 Gusta dakizuela espero dugu!

Laster informazio gehiago!logo completo

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: