Gazte Uda 2020

Hilabete luze batzuk pasa eta gero, zeinetan uda gozatzeko aukera ez zela iritsiko zirudien… Zorrotzako auzo udalekuak iritsi dira! Ondo pasatzeko eta plan desberdinekin gozatzeko gunea izango da.

Hori dela eta, aurten ondo pasatzeko gogo handiekin gatozela jakinarazi nahi dizuegu, eta 2002tik 2007ra bitartean jaiotako guztiei gurekin disfrutatzeko gonbita egiten dizuegu. Eguna pasatzeko planak izango dira: txangoak, kirol ekintzak, dinamikak, debateak, etab. Aldi berean, programa guztion artean eraikitzeko espero ditugu zuen aportazioak.

Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:00etatik 18:00etara, kanpoko ekintzak eta dinamikak leku zabaletan martxan jarriko dira, betiere covi19 kontrako neurrietara egokitzen diren dinamikak sortuz. Taldeak gehienez 10 gazteez osatuko dira eta talde bakoitzeko begirale bana egongo da. Topaketa gunea Fray Juan 33ko lokaletan izango da, eguna guztion artean antolatzeko

Parte hartzaileek aste bakarra, bi aste edo hiru aste parte hartzeko aukera izango dute, aste jarraian nahiz txandaka. Gazteen ordutegia hurrengoa izango da: sarrera (malgua) 9:00etatik – 9:30etara eta irteera 17:30etatik 18:00etara.

Udalekuen prezioa hurrengo da (hamaiketakoa eta janaria picnik moduan):

Parte-hartzaile 1: 30 € astero
2 anai-arreba: 50 € astero
3 anai-arreba: 70 € astero

Parte hartzea nahi baldin baduzue lehenengo eta behin INSKRIPZIOA egin behar duzue dezakezue ekainaren 15etik 19ra. Bai online plataformatik hurrengo estekan sakatzen: www.gurelurra.org/gazteuda2020/inscripcion bai 640247210 telefono zenbakira deitzen goizeko 9:00etatik 11:00ak arte (eskatuko dizuten datuak eman). Datuak hartuko dira eta plazak egokituko dira, baimendutako edukiare bete harte.

Ondoren, onartuak izan diren pertsona guztiek kuota ordaindu beharko duzue. Plataforman ordainketa on-line egiteko aukera ematen dizu, hala ere nahiago baduzu inskripzioa zuzenean egin dezakezu hurrengo telefonoan 640247210 astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 11:00ak arte. (Tranferentzia edo diru sartzea Laboral Kutxako zenbaki honetan ES15 3035 0123 23 123 0003797 (izena eta parte-hartzailearen deiturak adieraziz).

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: