Aisialdi Zentroaren hasierako jaia

Familia!! Aisialdi Zentroaren ongi etorria emateko unea heldu da!!

Urtero bezala, pilak kargatuta eta txikiekin gozatzen jarraitzeko ideia askorekin gatoz. Hezigarriak, dibertigarriak eta bakarrak izango diren jarduerak, aisialdia, gozameneko eta esperientzia berrietako espazioa bilakatzeko asmoarekin.

Asteburuko (larunbat edo igande) jarduerekin hasten gara, 8 urte baino gehiago dituzten neska mutilei Zorrotzako Mendizaleak antolatzen dituen irteeretara etortzeko gonbita luzatzen diegu berriz, eta hiriko, udaberriko eta udako kanpalekuak egiten ditugula gogorarazten dizkizuegu.

Datorren ostiralean, urriaren 19an arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Azoka parkean, ikasturtearen hasiera jaia ospatuko dugula jakinarazten dizuegu. Jolasak eta tailerrak izango ditugu.

Jaira auzoko neska mutil guztiek, aurrez inskribatzeko beharrik gabe, ahal dira gerturatu. Bertan, informazio puntu baten egongo da, nahi duenak, izen emate orriak bereganatu ditzan.

Beti bezala, ikasturtearen bazkide izateko kuota (30€) ordaindu ondoren, izen emateko orria Gure Lurra lokaletara eraman behar da, bankuko egiaztagiriarekin batera. (Asteazken eta ostegunetan 17:00tik-19:30etara eta ostiral eta larunbatetan 17:00tik-21:00etara)

Zuen guztion zain egongo gara!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: