Aisialdi Zentroaren hasierako jaia

Familia!! Aisialdi Zentroaren ongi etorria emateko unea heldu da!!

Urtero bezala, pilak kargatuta eta txikiekin gozatzen jarraitzeko ideia askorekin gatoz. Hezigarriak, dibertigarriak eta bakarrak izango diren jarduerak, aisialdia, gozameneko eta esperientzia berrietako espazioa bilakatzeko asmoarekin.

Asteburuko (larunbat edo igande) jarduerekin hasten gara, 8 urte baino gehiago dituzten neska mutilei Zorrotzako Mendizaleak antolatzen dituen irteeretara etortzeko gonbita luzatzen diegu berriz.

Datorren larunbatean, urriaren 19an goizeko 11:30etatik arratsaldadeko 14:00etara, Azoka parkean, ikasturtearen hasiera jaia ospatuko dugula jakinarazten dizuegu. Jolasak, musika, dantzak eta tailerrak (malabareak, papiroflexia, txapak, xaboi burbuilak, aurpegi makillajea…) izango ditugu. Aurten jaia entretenigarriagoa eta dibertigarriagoa izan dadin mago bat etorriko da gurekin ospatzeko!!

Jaira auzoko neska mutil guztiek, aurrez inskribatzeko beharrik gabe, ahal dira gerturatu. Bertan, informazio puntu baten egongo da, nahi duenak, izen emate orriak bereganatu ditzan eta aurten egiteko jarduerak eta proposamenak usteko ere aukera izango duzue.

Beti bezala, ikasturtearen bazkide izateko kuota (30€) ordaindu ondoren, izen emateko orria Gure Lurra lokaletara eraman behar da, (asteazken eta ostegunetan 17:00tik-19:30etara eta ostiral eta larunbatetan 17:00tik-21:00etara)

Zuen guztion zain egongo gara!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: