Gure Lurra Elkarteak web orrialde berria martxan jarri du gaur bertan, gurelurra.org. Entitatea osatzen dugun guztiontzako interakzio bidea izatea du helburu: lan egiten dugun familia eta kolektiboen artean eta orokorrean gu ezagutzen gaituzten edo ezagutu nahi gaituzten pertsona guztien artean.
Estreinaldi hau irudi berri batekin batera dator, etapa berri baterako non haur eta gazte parte-hartzea eta gure auzoen garapena sustatzen jarraitu nahi dugun, beti komunitate-ikuspegi batetik. Hala, gero eta konplexuagoa eta anitzagoa den gizartearen erronkei aurre egitea dugu xede, geure auzoetatik bertatik inork alde batera uzten ez duten ekimenak bultzatuz. Krisialdia eta enplegu faltak ondorioak izan ditu gure auzokideen artean eta egoera honek bereiziki eragina izan du etxeko txikien artean. Gure ahaleginak, beraz, guztion garapen pertsonalera eta gizarte garapenera zuzendu behar dira, eta batez ere gehien behar dutenen garapenera. Prest gaude aurrera egiteko!
Web orrialde berriarekin batera, Facebook berria martxan jartzen dugu ere, Twitter-arekin jarraitzen dugu eta posta elektronikoko helbideak aldatu ditugu. Begirada bat bota ezazue “Parte hartu nahi?” atalean.
Azkenik, eskerrak eman nahi diegu webgunearen diseinuan zein lanketan lagundu gaituzten pertsona guztiei eta, berezki, Alvarori, eskainitako Zorrotzako argazki ederrengatik eta Gorkari, guk hondatutakoa konpontzen emandako denboragatik.
Ongi etorri!