Berriro udaberriko kanpalekuarekin indar handiagoz itzuliko gara, auzoko txikienek Pazko Astea modu desberdin eta berezian goza dezaten. Oraingoan, abentura Burgosen izango da, Poza de la Sal aterpetxean, hiriburutik 45km-ra.
Beti bezala, Gure Lurra elkarteko begirale-talde boluntario bat lanean ari da 2006 eta 2016 artean jaiotako haur eta nerabe guztiek Pazko Asteaz beste modu berezi batean gozatzeko aukera izan dezaten: naturaz eta landa-inguruneaz gozatuz, autonomia handituz, auzoko beste haurrekin sozializatuz, balioak garatzen lagunduko duten dinamiketan parte hartuz, euskara ingurune ez-akademikoan erabiliz, etab.
Zure seme-alabak parte hartzea nahi baduzu, hemen deskarga dezakezun informazio-triptiko honetan duzu informazio guztia.
PARTE HARTZEKO PROZESUA
1. AURREINSKRIPZIOA
Martxoaren 1ean, 06:00etatik martxoaren 5a arte, 23:59ak arte, AURREINSKRIPZIOA (plaza-eskaera) egin ahal izango duzu esteka honetan edo Gaztegunean: https://gurelurra.playoffinformatica.com/actividad/40/Campamento-de-primavera-::-POZA-DE-LA-SAL-2023-::-Udaberriko-kanpamentua/
Aurreinskripzioa baieztatzeko mezu bat iritsiko zaizu.
Bi edo hiru anai-arrebak bazarete, prezioan beherapena izateaz gain, batera hartuko duzue parte zozketan, horrela eskatzen baduzue.
2.ZOZKETA
Beharrezkoa izanez gero, programetako bazkideentzako (Gaztegune/Aisialdi Zentroa) eta bazkide ez direnentzako zozketa egingo dugu. Martxoaren 7an posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu plaza esleitu zaizuen.
3.ORDAINKETA (martxoaren 8ko 06:00etatik martxoaren 10eko 23:59etara)
Plazarik baduzun jakin ondoren, dagokion kuota ordaindu beharko duzu transferentzia bidez ES15 3035 0123 23 123 123 0003797 kontu-zenbakian, parte-hartzailearen izen-deiturak adieraziz. ez da beharrezkoa bankuaren abonu-agiria entregatzea)
*2023/02/01 baino lehen programetako batean izena eman duten pertsonak hartuko dira BAZKIDETZAT.