Hurrengo urtarrilaren 28an, larunbata, Lunadara joango gara elurretan egun pasa. Bidaia autobusez egingo dugu eta bazkalordura arte egongo gara bertan; jolasten, panpinak egiten eta lerekin jaisten. Egun oso dibertigarria izango da. Ondoren bazkaltzeko, Espinosan dagoen eskolara joango gara eta bertan arropak aldatzeko eta bero bazkaltzeko aukera izango dugu.
Oso garrantzitsua elurretan egoteko arropa egokia baita aldatzeko arropa ekartzea. Hamaiketakoa eta bazkaltzeko bokata derrigorrezkoa baita!
OHARRA: Errepidean segurtasuna arazoengatik eski-estazioa itxita baldin badago edo eguraldi ez aproposa egiten badu, ekintza bertan behera geratuko da. (Ostiralean abisatuko dugu)
Izena emateko epea aste honetan izango da, urtarrilaren 24tik 27ra Gure Lurrako lokaletan.
Gogora ezazu plazak mugatuak direla! Zu itxaroten egongo gara!
Eguna: 2017ko urtarrilak 28
Ordutegia: 10:00-16:30
Prezioa: 4 euro