Hurrengo maiatzaren 15ean, Mendiko eskola Kirolaren esku, neska mutilak Gondramendira lagunduko ditugu.

Hurrengo irteera eta amaierako Jaia:

GONDRAMENDI – MUNGIA

2016/05/15

INFORMAZIOA:

  • Mendiko irteerak gure lurraldeko zenbait mendietara egingo diren egun bateko txangoak dira, gure geografia, ingurumena eta kultura ezagutzeko. Jarduera hau kategoriatan eta parte-hartzeko eskualdetan dago banatuta.
  • Kurtsoko azkena izateagatik, egun honetakoa desberdina izango da, mendi igoeraz gain, jolasak eta beste jarduerak ere egongo dira.

PARTE HARTZAILEAK:

  • 8 urte edo gehiago dituzten auzoko neska mutil guztiak parte hartzeko aukera izango dute. (2007 edo lehen jaiotakoak).

IZENA EMATEAK:

  • Gure Lurra Elkarteko Aisialdi Zentroaren bazkideak gure lokaletan izena emateko aukera izango dute; Gondramendi mendiko eta amaierako jaia irteera honetarako izena emateko epea maiatzaren 7ra arte izango da.
  • Beste neska mutil guztiak izen emateak orain arte egin diren moduan egiten jarraituko dute; Jose Luis Erlojudenda, (Soka kalea , 4).

IZENA EMATEKO KUOTA:

  • 2,50€ parte-hartzaile eta irteera bakoitzeko.

ORDUA ETA IRTEERA LEKUA:

  • 8:00etan Zorrotza Kastrexanako Eroski aurrean dagoen autobus geltokian.

mochilaaaaaaaaaa

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: