Oporrak baino lehen eta udaberria ospatzeko, Gazteguneak jarduera berezia antolatu du, martxoak 19, larunbat honetarako. Hurbiltzen diren gazteak, bi orduz “hoverboards”en gainean, modan dauden Swagway edo patineteekin ondo pasatzeko aukera izango dute. Gainera beste joko batzuk, askari goxoa eta ezuste gehigarriren bat izango dituzte.
Etor zaitezte ondo pasatzera!
LARUNBATA 19, 17:00etik, 20:30etara.