Berdintasunean hezi! Zorrotza morea!

Emakume indarkeriaren kontrako eguna heltzear dago eta datorren larunbatean, azaroak 24, txikiekin gai hau garatuko dugu Gure Lurrako lokaletan.

Lehenik eta behin, elkarrizketa txiki batean parte hartuko dugu, neska/mutilek gaia hobeto uler dezaten. Ondoren, hainbat ekintza eta jolasen bidez gure inguruan gertatzen diren egoera matxistak azalduko ditugu. Gainera txikitatik ikusi ditugun filmen eta marrazkien jokaerak aztertuko ditugu, zalantzan jartzeko asmoz.

Izena emateko epea, datorren asteazkenetik (azaroak 21), ostiralera arte (azaroak 23) izango da. Beti bezala arratsaldeko ordutegian 17:00tik 19:30ak arte, Gure Lurrako lokaletan (Fray Juan 33)

Anima zaitezte! Ekar ezazu kolore moreko zeozer, morea gure kolorea!

Data: 2018ko azaroaren 24n

Ordua: 10:00h – 13:00h

Plaza: Mugatuak

Prezio: Dohain

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: