Laguntzeko prest gaude?

Munduan 1.300 milioitik gora pertsonek egunean euro bat baino gutxiago irabazten dute eta denbora berean populazioaren %10 aberatsena mundu osoko aberastasunen %85aren jabe da.

Duela hainbat urte Zorrotzatik Mundura proiektua sortu genuen, Zorrotzatik kanpo ere laguntzeko gai ginela uste genuelako. Aurten, “Creando Futuros” gobernuz kanpoko erakundearekin batera kolaboratuko dugu, Senegaleko biztanleriari laguntzeko helburuarekin.

Gure Lurrako kideak beti laguntzeko prest daudenez, zuek proiektu honetan ere parte hartzea gustatuko litzaiguke. Hori dela eta, datorren larunbatean Gure Lurrako lokaletan proiektua aurkeztu eta Senegalen dagoen errealitatea ezagutuko dugu, jarduera desberdin batzuk egiteaz gain.

Izena emateko epea, datorren asteazkenetik (urtarrilak 16), ostiralera arte (urtarrilak 18) izango da. Beti bezala arratsaldeko ordutegian, Gure Lurrako lokaletan (Fray Juan 33)

Noiz: Urtarrilak 19, larunbata

Ordua: 11:00tatik – 13:00era

Prezioa: 3€ (dirua GKEri zuzenduta egongo da)

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: