Udalekuak Arijan

Ohitura denez orain dela 30 urtetik hona, Gure Lurrako begiraleok ilusioz beterik 2018ko udako kanpalekua prestatzen gaude, 2001etik 2011raino jaiotako neska-mutilak udako opor berezienak pasatzeko desioarekin. Aurten, Arija-ra (Burgos) joango gara, pasaden udan bezala Camping zoragarri batean ostatuko gara, txaboletan baita camping dendetan ere. Bertan, milaka bizipen ahaztezinak biziko ditugu!

Udako kanpalekua uztailaren 16tik 25era izango da eta “Camping Playa de Arija-n” burutuko da, Ebroko urtegiaren barruko penintsulan kokatuta. Arija herriak baldintza natural paregabeak eskaintzen dizkigu, non hainbat jarduera burutzeko aukera ematen digun, uretako-mendiko jarduerak …

Camping-ak egurrezko 6 txabola, camping dendak, jateko eta hainbat jarduera egiteko karpa eskaintzen dizkigu. Horretaz gain, fultbol- zelai bat eta parke bat ere badu.

Gure Lurrako aisialdi zentruak antolatzen dituen udalekuak aurten Arijan (Burgos) egingo dira. Hauek, bere adina duten adiskideekin oporretako 10 egun pasa nahi dituzten haur eta gazteei zuzenduta daude, dinamika, jolas eta kanpoko kirolez gozatuz. Dena esperientzia handia duen begirale talde batez gidatua.

Informazio guztia eskuragarri duzue www.gurelurra.org/colonias orrialdean.

Zu itxaroten gaude!

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: