Badator Aisialdi Zentroaren kurtso berria!

Zorrotzako jaiak amaituta, oraindik hainbeste jardueraz gorputza nekatuarekin,  benetan garrantzitsua den, Aisialdi Zentroaren itzulian buruz sartzeko unea da.

Urtero bezala, pilak kargatuta eta txikiekin gozatzen jarraitzeko ideia askorekin gatoz. Hezigarriak, dibertigarriak eta bakarrak izango diren jarduerak, aisialdia, gozameneko eta esperientzia berrietako espazioa bilakatzeko asmoarekin.

Asteburuko (larunbat edo igande) jarduerekin hasten gara, 8 urte baino gehiago dituzten neska mutilei Zorrotzako Mendizaleak antolatzen dituen irteeretara etortzeko gonbita luzatzen diegu berriz, eta udaberrian eta udan egingo diren kanpalekuak gogorarazten dizkizuegu.

Datorren larunbatean, urriak 15ean 11etatik aurrera eta goiz guztian zehar, Azoka Eremuko parkean, ikasturtearen hasiera jaia ospatuko dugula jakin behar duzue. Clonw, jokoak, tailerrak…. eta beste ezustekoren bat izango ditugu.

Jaira auzoko neska mutil guztiek, aurrez inskribatzeko beharrik gabe, ahal dira gerturatu. Bertan, informazio puntu baten egongo da, nahi duenak, izen emate orriak bereganatu ditzan. http://www.gurelurra.org/ctl,  jasotzeko aukera ere badago.

Beti bezala, ikasturtearen bazkide izateko kuota (30€) ordaindu ondoren, izen emateko orria Gure Lurra lokaletara eraman behar da, bankuko frogariarekin batera. (Asteartetik larunbatera, 15:00tik 20:00etara)

Zuen guztion zain egongo gara!

img_0502

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Colaboradores / Laguntzaileak: