Udaberriko kanpalekua 2018

Oraingo honetan, Poza de la Sal-en (Burgos) apirilaren 2tik 6ra ospatuko den Udaberri Kanpalekurako prestaketa guztiak aurreratuta daude. 2001 eta 2011 urte bitartean jaiotako haur eta nerabe guztiak, Paskua astean oporretako egun desberdin batzuk disfrutatzeko aukera izan ditzaten, Gure Lurrako begirale talde batek lanean ari da ekintza mordoa prestatzen.

Bere autonomia landuz, balioak garatzen laguntzen duten dinamiketan parte hartuz, euskara ingurune ez akademikoan erabiliz, auzoko beste haur eta gazterekin sozializatuz, naturaz eta landa-eremuaz gozatuz….

Zure seme-alabak parte har dezala nahi baduzu, hemen deskargatzeko aukera duzun triptiko  honetan.

Izen-emate prozesua:

  • Jada gure lokaletan izen-emate fitxa jaso dezakezu baita hemen deskargatu eta inprimatu (kasu honetan, beharrezkoa da orri bakarrean bi aurpegiengatik inprimatzea)
  • Behin beteta, ezarritako epea barruan gure lokaletan entregatu  (17-20 ordutegian):
    • Aisialdi Zentroko edo Gazteguneko bazkidea bazara: otsailaren 28tik martxoaren 3ra arte
    • Bazkidea ez bazara: martxoaren 7tik 10era arte
  • Jasotako bazkide izen-emate fitxa guztiekiko zozketa (beharrezkoa izango balitz) martxoaren 3an  arratsaldeko 20etan egingo dugu. Martxoaren 3an bazkide onartuen zerrenda argitaratuko dugu gure lokaletan.
  • Plazak geratuko balira, EZ bazkideentzako izen-emate epea irekiko litzateke (martxoaren 7tik 10era) eta, beharrezkoa izango balitz, bigarren zozketa egingo litzateke, martxoaren 10ean arratsaldeko 20etan. Martxoaren 10an EZ bazkide onartuen zerrenda argitaratuko litzateke.
  • Onartuak izan diren pertsona guztiak, martxoaren 12 eta 16 bitartean kuotak ordaintzeko epea izan dute, Laboral Kutxako zenbaki honetan  3035 0123 23 123 0003797 (izena eta parte-hartzailearen deiturak adieraziz). EZ DA BEHARREZKOA BANKUAREN AGIRIA EMATEA.

Oraindik zalantzaren bat baldin badaukazu, gurekin harremanetan jar zaitezke 615 783 350 edo hurrengo posta elektronikoan: ctl@gurelurra.org

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: