CITY JUMP CAMAS ELÁSTICAS// CITY JUMP OHE ELASTIKOAK 🤸

IZEN-EMATEA: KLIKATU HEMEN

Zangoak mindu arte salto egin nahi baduzu eta denbora luzea gurekin saltoka pasatzeko gogorik badituzu, ez eduki zalantzarik CTLn izena emateko, eta ordainketa larunbata baino lehen egiteko, gure lehenengo jarduera larunbatean delako eta pilak inoiz baino kargatuago ditugula hasiko baikara,beraz, larunbatean, urriaren 15a, City Jumpera joango gara. Ohe elastikoz betetako espazioa da, eta bertan salto egin eta hainbat jardueraz gozatu ahal izango duzu, hala nola oreka, saskibaloia, eskalada, baina beti saltoka!

Izena emateko epea gaurtik astelehenetik hasi eta 13an, osteguna arratsaldeko 20:00etan amaitzen da: https://gurelurra.playoffinformatica.com/actividad/19/CAMAS-ELASTICAS-CITY-JUMP/

Larunbatean, City Jump-era joateko goizeko 11etan, Max Centerrera joango gara denok batera, Kiosko ondoko autobus-geltokian geratuz, (Fray Juan 8), eta 14: 00ak inguruan bueltatuko gara bitxi-dendaren geltokira (Fray Juan 11).

Ezin duzu galdu, eman diezaiogun hasiera kurtsoari inoiz baino hobeto! 💯🤸💃

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: