Kategoria honetako artikuluak: Haurrentzat-Infantil

Max Centerreko izotz pistara!!

Max Centerreko izotz pistara!!

Hurrengo urtarrilaren 18an, larunbata, Max centerreko izotz pistara joango gara CTLaren bazkideok egun on bat pasatzera, elkar jolasten, patinatzen… Ondoren hamaiketakoa hartuko dugu denok elkarrekin, bueltatzeko ordura heldu arte. Oso garrantzitsua da izotzean egoteko arropa egokia baita aldatzeko arropa ekartzea. Hamaiketakoa derrigorrezkoa baita! Oharra: eskularruak eraman! Izana emateko epea, datorren asteazkenetik (urtarrilak 15), ostiralera arte (urtarrilak 17) […]

Etorri ezagutzera Sarturtziko Itsasoko Ama arraun taldea!

Etorri ezagutzera Sarturtziko Itsasoko Ama arraun taldea!

Kaixo! Santurtziko Itsasoko Ama arraun taldea ezagutzeko gurekin ontziratzera eta jarduerak egitera gonbidatzen zaituztegu hurrengo larunbatean, abenduak 14. Bertan azalpen txiki batekin dituzten instalazioak eta egiten duten lana azalduko dizkigute, ondoren entrenatzeko makinak ikusiko ditugu eta amaitzeko zulora jaitsiko gara arraun-simuladorea frogatzeko. Garrantzitsua: toalla eta aldatzeko arropa eraman! Ordutegia: 10:30-13:00 Lekua: Gure Lurrako lokaleetan geratuko gara […]

Euskararen eguna: mitologia, euskara eta kulturari buruzko ipuinkontalariak

Euskararen eguna: mitologia, euskara eta kulturari buruzko ipuinkontalariak

Euskararen eguna dela-eta,  igande honetan, abenduaren 1ean,  Auzoka Komunitate Zentrora hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu “Ameli ipuin jostune” kontalarien eskutik mitologia, euskara eta kulturari buruzko ipuin, abesti eta jokoez disfrutatzera. Parte hartzera animatzen zaituztegu, 11:30etan Auzoka Komunitate Zentroan itxaroten zaituztegu! Zuen zain izango gaituzue!

2020 Udaberriko eta Udako kanpementuei buruzko bilera

2020 Udaberriko eta Udako kanpementuei buruzko bilera

Beti bezala, zuen iritziak eta proposamenak ezinbestekoak dira kurtsoan zehar aurrera eramaten ditugun jarduera guztiak era egokienean burutzeko, noski, udalekuak barne. Jakin badakizue, azken urte hauetan, zorionez, bazkide askok izan zarete gure kanpamentuetan parte hartzeko gogoa izan duzuenak, eta horregatik ezin gaitezke egon harroago, bertan, gugan daukazuen konfiantza islatzen delako. Baina, dakizuenez, kanpamentuak aurrera eramaten […]

Gabonak 2019. Jolas eta erlazioa lekuak, elkarlanean eta modu kooperatiboan jolasteko gunea

Gabonak 2019. Jolas eta erlazioa lekuak, elkarlanean eta modu kooperatiboan jolasteko gunea

2008 eta 2014 bitartean jaio bazara eta Gabonateko opor bereziak pasatu nahi baduzu, Gabongune edo Gabonkide programetan parte hartu ahal izango duzu. Jarduerak abenduaren 23, 26 eta 27an egingo dirigí goizeko 9etatik 14etara arte. Sarrera  malgua 9:00-9:30 Gabongune (2011 eta 2014 bitartean jaiotakoentzat) Gabonkide (2008 eta 2010 bitartean jaiotakoentzat) Izena emateko Udaleko 944 010 010 telefonoetara deitu edo www.bilbao.eus webgunean sartu azaroaren 12tik 18ra […]

Aisialdi Zentroarekin Zientzia astea bisitatzera

Aisialdi Zentroarekin Zientzia astea bisitatzera

Zientziaren asteaz baliatuz, hurrengo larunbatean, azaroak 9, gure bazkideek zientziarekin erlazionatuta dauden jarduera eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute. Goizean zehar EHUk Bilbon antolatutako jardueretan parte hartuko dugu zenbait esperimentu zientifikoez ikasiz. Hauei esker, zientzia ikusi, manipulatu eta esperimentatzeko aukera paregabea izango dugu. Galduko duzue? *Egunari aurre egiteko, hamaiketako goxoa eraman.* Izena emateko epea,  datorren […]

2019 Udako kanpalekua (Ezcaba-Orikain camping-a)

2019 Udako kanpalekua (Ezcaba-Orikain camping-a)

Aurten, berriz ere, Gure Lurrako begiralak ilusioz beterik 2019ko udako kanpalekua prestatzen gaude, urtean zehar neska-mutilak irrikaz itxaroten duten kanpalekua, 2002tik 2012raino jaiotako neska-mutilak udako opor berezienak pasatzeko desioarekin. Oraingo honetan, ostatua errepikatzen dugu… Ezcaba camping-a (Orikain)! baina ez pentsa, esperientzia guztiz desberdina izango da! Udako kanpalekua uztailaren 15etik 24ra izango da eta azken urteetan ohitura izan den bezala […]

Bagoaz Burdinezko Pobal museora!

Bagoaz Burdinezko Pobal museora!

Hurrengo maiatzaren 25ean, larunbata, burdinezko pobal museoa bisitatuko dugu, Muskiz udalerrian aurkitzen dena. XVI. Mendean eraikitako lantegi bat da, non burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten ziren. Museotik tour bat egingo dugu, lantegiaren objektu zaharrenak ikusteko eta historio honen inguruan gauza gehiago ikasteko. Irteera honetaz disfrutatu nahi baduzu, apunta ezazu maiatzaren […]

Uda 2019. Auzo udalekuak Zorrotzan

Aste Santuko oporrekin batera, seguruenik askok udako planei buruz hitz egiten hasi duzue. Gure Lurratik aisialdi hezitzailerako bi proposamen antolatu ditugu eta haietan parte hartzera animatu nahi dizuegu. Alde batetik, eta beti bezala Udako Kanpalekua, aurten Ezkaba (Nafarroa) kamping-ean burutuko dena. Jakingo duzuenez, Udako Kanpalekuak intentsiboak dira, hau da, 10 egun eta 9 gau irauten dute eta normalean uztailaren […]

Izan zaitez ilusionista, malabarista edo orekaria!

Izan zaitez ilusionista, malabarista edo orekaria!

Pentsatu duzu inoiz zelan diren zirkoetako profesionalen entseguak? Ba zatoz datorren igandean, burua galduko dugu eta! Pailazo, malabarista edo trapezista izango gara Zirkozaurreko laguneen laguntzarekin. Izena emateko epea, datorren asteazkenetik (martxoak 27), ostiralera arte (martxoak 29) izango da. Beti bezala, arratsaldeko ordutegian, gure lokaleetan (Fray Juan 33). Galdu ezazu oreka, zatoz gurekin zirko-eskolara! Data: 2019/03/31 […]

Colaboradores / Laguntzaileak: