Hilabete honetan, Zorrotzako Haurgunean, BATUKETAN proiektua martxan jarriko dugu. Proiektuaren helburu nagusiak musika ikastea baita musikaz gozatzea dira, haurrekin baloreak zein gizartean egoki moldatzeko abileziak lantzen direlarik. Ordutegia astelehenetan 17:30etatik 19:30ak arte izango da eta 2011-2014 urte bitartean jaiotako haurrentzat zuzenduta dago. Izena emateko, Gure Lurra elkartera hurbil zaitezkete astelehenetik larunbatera bitartean, 17:00etatik 19:30ak arte.
Kategoria honetako artikuluak: Haurgune/Kidegune
Hurrengo irailaren 11an, Haurgune eta Kidegunean izena emateko epea zabalduko da.
BUELTAN GAUDE! Irailarekin batera kurtso berrirako aisialdi proposamenak zabaltzeko momentua heldu da. Haurgune eta Kidegune jolaslekuak, urrian hasiko dira eta izen emateko epeak oso gertu ditugu jada! Astean behin, bi orduz, hezitzaile batek lagundutak, txikiek hezkuntza eta aisialdia abiapuntu dituzten jarduera desberdinak egiteko aukera izango dute. Euskaraz ikasi eta jolasteko unea, haientzat bereziki prestatutako txoko […]