Kategoria honetako artikuluak: Curso 2019/2020

Etorri ezagutzera Sarturtziko Itsasoko Ama arraun taldea!

Etorri ezagutzera Sarturtziko Itsasoko Ama arraun taldea!

Kaixo! Santurtziko Itsasoko Ama arraun taldea ezagutzeko gurekin ontziratzera eta jarduerak egitera gonbidatzen zaituztegu hurrengo larunbatean, abenduak 14. Bertan azalpen txiki batekin dituzten instalazioak eta egiten duten lana azalduko dizkigute, ondoren entrenatzeko makinak ikusiko ditugu eta amaitzeko zulora jaitsiko gara arraun-simuladorea frogatzeko. Garrantzitsua: toalla eta aldatzeko arropa eraman! Ordutegia: 10:30-13:00 Lekua: Gure Lurrako lokaleetan geratuko gara […]

2020 Udaberriko eta Udako kanpementuei buruzko bilera

2020 Udaberriko eta Udako kanpementuei buruzko bilera

Beti bezala, zuen iritziak eta proposamenak ezinbestekoak dira kurtsoan zehar aurrera eramaten ditugun jarduera guztiak era egokienean burutzeko, noski, udalekuak barne. Jakin badakizue, azken urte hauetan, zorionez, bazkide askok izan zarete gure kanpamentuetan parte hartzeko gogoa izan duzuenak, eta horregatik ezin gaitezke egon harroago, bertan, gugan daukazuen konfiantza islatzen delako. Baina, dakizuenez, kanpamentuak aurrera eramaten […]

“Batuketan” Musikaren bitartez haurren garapen pertsonala eta soziala garatzeko proposamen berria.

“Batuketan” Musikaren bitartez haurren garapen pertsonala eta soziala garatzeko proposamen berria.

Hilabete honetan, Zorrotzako Haurgunean, BATUKETAN proiektua martxan jarriko dugu. Proiektuaren helburu nagusiak musika ikastea baita musikaz gozatzea dira, haurrekin baloreak zein gizartean egoki moldatzeko abileziak lantzen direlarik. Ordutegia astelehenetan 17:30etatik 19:30ak arte izango da eta 2011-2014 urte bitartean jaiotako haurrentzat zuzenduta dago. Izena emateko, Gure Lurra elkartera hurbil zaitezkete astelehenetik larunbatera bitartean, 17:00etatik 19:30ak arte.

Gabonak 2019. Jolas eta erlazioa lekuak, elkarlanean eta modu kooperatiboan jolasteko gunea

Gabonak 2019. Jolas eta erlazioa lekuak, elkarlanean eta modu kooperatiboan jolasteko gunea

2008 eta 2014 bitartean jaio bazara eta Gabonateko opor bereziak pasatu nahi baduzu, Gabongune edo Gabonkide programetan parte hartu ahal izango duzu. Jarduerak abenduaren 23, 26 eta 27an egingo dirigí goizeko 9etatik 14etara arte. Sarrera  malgua 9:00-9:30 Gabongune (2011 eta 2014 bitartean jaiotakoentzat) Gabonkide (2008 eta 2010 bitartean jaiotakoentzat) Izena emateko Udaleko 944 010 010 telefonoetara deitu edo www.bilbao.eus webgunean sartu azaroaren 12tik 18ra […]

Aisialdi Zentroarekin Zientzia astea bisitatzera

Aisialdi Zentroarekin Zientzia astea bisitatzera

Zientziaren asteaz baliatuz, hurrengo larunbatean, azaroak 9, gure bazkideek zientziarekin erlazionatuta dauden jarduera eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute. Goizean zehar EHUk Bilbon antolatutako jardueretan parte hartuko dugu zenbait esperimentu zientifikoez ikasiz. Hauei esker, zientzia ikusi, manipulatu eta esperimentatzeko aukera paregabea izango dugu. Galduko duzue? *Egunari aurre egiteko, hamaiketako goxoa eraman.* Izena emateko epea,  datorren […]

Aisialdi Zentroaren hasierako jaia

Aisialdi Zentroaren hasierako jaia

Familia!! Aisialdi Zentroaren ongi etorria emateko unea heldu da!! Urtero bezala, pilak kargatuta eta txikiekin gozatzen jarraitzeko ideia askorekin gatoz. Hezigarriak, dibertigarriak eta bakarrak izango diren jarduerak, aisialdia, gozameneko eta esperientzia berrietako espazioa bilakatzeko asmoarekin. Asteburuko (larunbat edo igande) jarduerekin hasten gara, 8 urte baino gehiago dituzten neska mutilei Zorrotzako Mendizaleak antolatzen dituen irteeretara etortzeko gonbita luzatzen diegu […]

Colaboradores / Laguntzaileak: