Kategoria honetako artikuluak: CTL/Aisialdi Taldea

Zorrotzako Inauteriak 2019

Zorrotzako Inauteriak 2019

Badakigu zein izango den urte honetako mozorroa! Aukeratutako gaia da… BIKINGOAK!! Bidegabekeriei aurre egiten dioten borrokalariak bihurtuko gara! Abentura honetan ongizatea, bakea eta emakume eta gizonen arteko berdinatasunagatik egingo dugu borroka. Mozorroa Auzokan (frontoiaren atzean) egingo dugu. Horretarako, bi egun hauen artean aukeratu beharko duzue: otsailak 23a (larunbata) edo otsailak 24a (igandea).  Bi egunetan goizeko […]

Animatu eta etorri Agate Deunaren eguna ospatzera!

Animatu eta etorri Agate Deunaren eguna ospatzera!

Otsailaren 5ean, Agate Deuna eguna ospatzen da eta milioika pertsonak Arroletza mendian dagoen baselizara igoko dira. Guk otsailaren 9an ospatuko dugu egun polit hau. Horrexegatik, Aisialdiko zentroan parte hartzen duzuen neska-mutileei bai Gazteguneko gazteei eta haien familiei egun zoragarri honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Garrantzitsua!: bokata handia ekarri indarrak berreskuratzeko. Izena emateko epea, datorren asteazkenetik (otsailak […]

Gasteizko izotz pistarako irteera!

Gasteizko izotz pistarako irteera!

Aisialdi taldeko neska mutilek hurrengo urtarrilaren 26an Gasteizko Izotz pistara joateko aukera izango dute.  Hurrengo urtarrilaren 26an, larunbata, Gasteizko izotz pistara joango gara egun on bat pasatzera, elkar jolasten, patinatzen… Ondoren bazkaltzeko eta jolas dibertigarri batzuk egiteko, Gazteizeko Salburu parke naturalara joango gara. Oso garrantzitsua izotzan egoteko arropa egokia eramatea, aldatzeko arropa ekartzea eta bazkaltzeko bokata derrigorrezkoa […]

Laguntzeko prest gaude?

Laguntzeko prest gaude?

Munduan 1.300 milioitik gora pertsonek egunean euro bat baino gutxiago irabazten dute eta denbora berean populazioaren %10 aberatsena mundu osoko aberastasunen %85aren jabe da. Duela hainbat urte Zorrotzatik Mundura proiektua sortu genuen, Zorrotzatik kanpo ere laguntzeko gai ginela uste genuelako. Aurten, “Creando Futuros” gobernuz kanpoko erakundearekin batera kolaboratuko dugu, Senegaleko biztanleriari laguntzeko helburuarekin. Gure Lurrako […]

Aisialdi Zentroari buruzko Informazio bilera

Aisialdi Zentroari buruzko Informazio bilera

Kaixo familiak! Beste urte batez Gure Lurrako Aisialdi Zentroari buruzko informazio bilerara familia guztiak gonbidatzen zaituztegu! Gure Lurra Elkartea hobeto ezagutzeko, sortu diren aldaketen berri emateko eta proiektu berriak azaltzeko. Gainera, zuen zalantzak argitzeko tartea egongo da! Hurrengo ostiralean; urtarrilak 23, arratsaldeko 19:30etan Auzo Etxean itxaroten zaituztegu. Animatu zaitezte!

“La Fuentecilla”ko zaborrarekin amaitu dezagun, Libera proiektua gure mendietan sustatzen.

“La Fuentecilla”ko zaborrarekin amaitu dezagun, Libera proiektua gure mendietan sustatzen.

Gure Lurra elkartean beti harreman oso estua eduki izan dugu naturarekin, aisialdi naturala sustatzen gure udalekuekin, lurraren lana nola den erakusten gure ortuarekin eta naturaren kontserbatziorako ekintzak antolatzen. Oraingo honetan Ecoembes proposatutako Libera proiektuan parte hartuko dugu gure mendiak zaborraz garbitzeko. Igande honetan Arraiz mendi-hegal baxua garbituko dugu, Beyena lantegiaren alboan dagoen bidezidor famatu bat […]

Aisialdi Zentroari buruzko Informazio bilera

Aisialdi Zentroari buruzko Informazio bilera

Kaixo familiak! Beste urte batez Gure Lurrako Aisialdi Zentroari buruzko informazio bilerara familia guztiak gonbidatzen zaituztegu, bai egun bazkide zaretenei zein bazkide izan nahi duzuenei! Gure Lurra Elkartea hobeto ezagutzeko, sortu diren aldaketen berri emateko eta proiektu berriak azaltzeko. Gainera, zuen zalantzak argitzeko tartea egongo da! Hurrengo ostiralean; abenduak 14, arratsaldeko 18:30etan Auzo Etxean itxaroten […]

Berdintasunean hezi! Zorrotza morea!

Berdintasunean hezi! Zorrotza morea!

Emakume indarkeriaren kontrako eguna heltzear dago eta datorren larunbatean, azaroak 24, txikiekin gai hau garatuko dugu Gure Lurrako lokaletan. Lehenik eta behin, elkarrizketa txiki batean parte hartuko dugu, neska/mutilek gaia hobeto uler dezaten. Ondoren, hainbat ekintza eta jolasen bidez gure inguruan gertatzen diren egoera matxistak azalduko ditugu. Gainera txikitatik ikusi ditugun filmen eta marrazkien jokaerak […]

Goazen “Mendian Ibiltari” antzerkia ikustera!

Goazen “Mendian Ibiltari” antzerkia ikustera!

Datorren igandean, azaroaren 11n, Basauriko sozial antzokira gerturatuko gara Kontu Kantari antzerkia ikustera. Neska/mutilek “Mendian ibiltari” ikuskizuna ikusiko dute eta Nanu, Granu eta Kanuto txotxongiloekin batera mendira egingo duten txangora abiatuko dira. Bidetik topatzen dituzten egoerak abesti bihurtuko dituzte eta guztiok batera abesteko aukera izango dugu!! “Loretxo bat”, “Baratze bat”, “Kolpe kolpeka”, “Guk euskaraz”, “Furra […]

Aisialdi Zentroaren hasierako jaia

Aisialdi Zentroaren hasierako jaia

Familia!! Aisialdi Zentroaren ongi etorria emateko unea heldu da!! Urtero bezala, pilak kargatuta eta txikiekin gozatzen jarraitzeko ideia askorekin gatoz. Hezigarriak, dibertigarriak eta bakarrak izango diren jarduerak, aisialdia, gozameneko eta esperientzia berrietako espazioa bilakatzeko asmoarekin. Asteburuko (larunbat edo igande) jarduerekin hasten gara, 8 urte baino gehiago dituzten neska mutilei Zorrotzako Mendizaleak antolatzen dituen irteeretara etortzeko gonbita luzatzen […]

Colaboradores / Laguntzaileak: