Zorrotzako Inauteriak 2019

Badakigu zein izango den urte honetako mozorroa! Aukeratutako gaia da… BIKINGOAK!! Bidegabekeriei aurre egiten dioten borrokalariak bihurtuko gara! Abentura honetan ongizatea, bakea eta emakume eta gizonen arteko berdinatasunagatik egingo dugu borroka.

Mozorroa Auzokan (frontoiaren atzean) egingo dugu. Horretarako, bi egun hauen artean aukeratu beharko duzue: otsailak 23a (larunbata) edo otsailak 24a (igandea).  Bi egunetan goizeko 10:00etatik eguerdiko ordu 13:00ak arte elkartuko gara.

Izena emateko epea aste honetan izango da, otsailaren 13tik (asteazkena) otsailaren 15raino (ostirala). Auzokako lokalean, arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00etara.

Animatu zaitezte egun dibertigarri hau gurekin ospatzera! Zuen zain gaude!

Inauterietako jaitsiera: 2019ko martxoaren 9an.

Jaitsieraren ordutegia: 17:00etatik 19:30tara gutxi gorabehera.

Prezioa: persona 1: 3€; 2 pertsona: 5€ eta 3 pertsona: 7€.

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: