Zorrotzako Inauteriak 2018

Jada aurtengo Inauterien gaia zein izango den badakigu! Gure gaia… LEHOI ERREGEA izango da! Aurten filmeko pertsonai ezberdinek Zorrotzako kaleetatik desfilatuko dute gure sabana partikularrean bihurtuz, hauek bizitasunez betez. Barruan dugun animalia aterako dugu eta primeran pasatuko dugu!

Mozorroak egiteko bi egun erabiliko ditugu eta zuek horietako egun bat aukeratu behar duzue tailerrean parte hartzeko, egun horiek otsailaren 3 eta 4 izango dira, 10:00etatik – 13:00etara.

Izena emateko epea aste honetan izango da, asteazkenetik (otsailak 24), larunbatera arte (otsailak 27), beti bezala Gure Lurrako lokaletan (Fray Juan 33) arratsaldeko ordutegian, 17:00tik 20:00ak arte.

Desfilatu eta gero guztiok batera parkean egongo den jaialdira abiatuko gara primeran pasatzeko!

Anima zaitezte hain dibertigarria den egun hau gurekin ospatzera! Zure zain gaude!

Inauterien jaitsiera: 2018ko otsailaren 17an

Ordutegia: 17:00- 19:30

Prezioa: pertsona 1: 3€, 2 pertsona: 5 € eta 3 pertsona 7 €

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: